XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai al-dakizu, arri bat urrutira botatzean egin dezakezun kaltea, begiak zapiz estalita badauzkazu?.

Orobat, ez dakizu, oso txikiak deritzaizkizun marmar-arriak jaurtitzean dagikezun kaltea, batzutan kalte larria, berotasunez edo ajolagabekeriz estalita baitdauzkazu begiak.

Kritika egitea, urratzea, ez da zailla: argin-peoiak ere ba-daki arri landu, bikain eta ederrezko Eliza Nagusia urratzeko pikotxa dantzatzen.

Eraiki, egin, ori da, argin-maixueri dagokien lana.

Nor zera zu, nagusiaren jokabidea epaitzeko?- Ez al-dezu ikusten, arek zuk baiño epaibide geiago daukala; geiago ikusia dala: aolkulari zuzen, jakintsu ta neurritsuagoak dituala; eta batez ere, zuk baño grazi geiago, grazi berezi bat, Jainkoaren laguntza indartsu, ta argi dan agintearen grazia duala?.